XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zabortegiari zegokionez, aurreko egunetan izandako istiluengatik edo, bazirudien agintariak ez zirela aurrerapausorik ematera ausartzen.
- Hala ere, erne
- Horretaz hitz egiten jarraitzen baduzue, moztu egin beharko dut elkarrizketa
Bitartean, Baltasar magoa, Austerlitz epotxa eta zirkuko gainerako kideak kezkatuta zeuden: Baltasar, zirkua kangururik gabe geratu zelako, baita Zotzengan loratutako bere amets hark mutilarekin nola edo hala lotzen zuela uste zuelako ere;
eta Austerlitz, Zotzen begiekin gogoratzen zelako: izan ere, baziren, hor nonbait, berak kanguruari jaurtitzen zizkionak baino dardo eraginkorragoak, ikustezinak izan arren itua bete-betean asmatzen zutenak... eta berak halako bat baitzuen bihotzaren erdian landaturik eta ezin kendurik.
- Ideia bat daukat!
- Zergatik ez diogu mutilari gurekin lan egiteko esaten?
- Bera ere epotxa da, eta bikote bikaina osatuko genuke biok!